miércoles, 13 de agosto de 2008


EL "CHIQUI-CHIQUI" EZ DA GAURKOA


DERECHONA ESPAÑOLAko eledun moderatu Basagoitik, “anormal”, izendatu gintuen AHTren proiektuarekin bat ez gatozenok (argudioak ematen saiatu izan balitz akaso…).

Oso bestelako tratua eman ohi digute, ordea, Deretxona Baskako ordezkariek: anormal deitu beharrean, “Carlistas trasnochaos” izendatu gaituzte, ekoportuen asmatzaile prestu Txabarrik, publikoki egin bezala, adibidez.

Bada, EUSKAL HERRIKO “ATZERATU”, EZ-NORMAL ETA “BURRO-TAXIZALE” ORO, zapatuan, Abuztuak 16, Bakion dugu hitzordua, OIAGAKO URBANIZAZIO EGITASMO BASATIAREN AURKA agertzeko(ai barka, aurrerabide eredu jeltzalea, esan nahi nuen).


EL CHIQUI-CHIQUI ez da oraingoa.

Adibidez, Bakio txiki-txiki egiten hasi ziren Francoren azken urteetan eta ondokoetan.

Egindako balentriekin ase, 20 bat urtez nola-halako tregua batean bizi ondoren, 2. txikizio fase bati ekin zioten, demokratikoki orduan, Jeltzaleek.

Horren ondotik ere, 10 bat urteko atsedena hartu eta aurrerabidearen izenean, Bakioko itsas ertzeko azken eremu eraiki gabea aurrerabidean jartzera, hau da, urbanizatzera datozkigu Jeltzale berriak ere, beste eremu lau guztietan eraikinak altxa eta altxa badabiltza ere.

Aurrerabideak iraunkorra behar du eta!

BAKIOKO JELTZALEAK EZ, BESTE TALDE GUZTIAK (EA barne), txikizio honen aurka agertu dira. JELtzaleak minduta omen. Beti Euzkadi altxatzeko lanetan, eta hara nola ordaintzen diegun!


Gaiari lotuta, Horra hor, ANASAGASTI jaunaren ekarpen paregabearen (beste bat) pasarte bat, garun lokartuok pixka bat bizkorrararazteko (http//www.bakiocio.com/oiaga/bloganasagasti.pdf):


“En Bakio hay un ayuntamiento presidido por el PNV desde hace años y que lo hace muy bien. Y también UNA OPOSICIÓN QUE QUIERE QUE EN BAKIO LA GENTE VIVA COMO HACE SETENTA AÑOS, NO HAYA COMERCIO, puedan ver el verde desde que se levantan y seguir haciendo de ésta preciosa localidad algo manejable a sus intereses. No es que a mi me encante el cemento pero me gustan menos las campañas mentirosas como la que han emprendido cuatro personas contra el plan parcial de Ohija...”

DUELA GUTXIRA ARTE, uste osoa nuen, gisa horretako astakeriak batzokietatik kanpo nekez esan eta nekezago onar zitezkeela.

Zoritxarrez, konturatu naiz Anasagastiren, Txabarriren, Azcunaren eta enparauen LIBERAL-ZINISMOA oso hedatuta dagoela, eta oso-oso kutsakorra dela. Uste eta nahi baino askoz kutsakorragoa… izan ere, “ezkerreko” liberal-zinismoa ere, asmatuta baitago…


Hortaz, zapatuan, eusko "anormalok" oro, Bakiora.

No hay comentarios: