miércoles, 27 de agosto de 2008

Merkatua Jainko bihurtu denean, fededunak ugarituz doaz…



“Merkatuak berez neurtzen ditu beharrak eta ahalak” edo, “Merkatuari ez zaio interesatzen negozio iturriak agortzea”
Gisa horretako esaldi biribilak entzuten zaizkie sarri alde guztietako pragmatiko eta errealistei (realzaleak ez mindu, ez doakizue zuei), bizitza benetan nolakoa den badakitenei, alegia…
Aldiz, Merkatuak eragindako desorekak, basakeriak eta zuloak salatzen dituena, esajeratutzat, “ekologistatzat” (txarra balitz bezala), estremista arruntzat edo ETAren laguntzat joko dute, baiapordios. Baita ustez ezkerrekoak diren talde batzuetan ere.

Erretolika hau zertara datorren?
Ba, oraintsu agerkari pragmatiko bezain errealista eta txit progresozale batean irakurri dudan berriaren harira dator gaurko entziklika.
Horra hor:

Casi el 80 por ciento de los bancos pesqueros de los océanos del mundo están SOBREEXPLOTADOS, AGOTADOS O CERCANOS AL COLAPSO, según la Organización de Alimentación y Agricultura de Naciones Unidas (FAO).
Más de 200 millones de personas en todo el mundo basan todos o parte de sus ingresos en la pesca, y EL 90 POR CIENTO DE LAS RESERVAS DE GRANDES PECES DEPREDADORES ya están perdidas.
Turchini explicó que las sardinas, los arenques y las anchoas son un eslabón importante en la cadena alimenticia marina, y en las dietas de peces más grandes como el atún y el pez espada.
Al mismo tiempo, los fabricantes de comida para mascotas están inclinándose cada vez más por comida más cara y exclusiva para los propietarios de mascotas adinerados.
"El pescado podría utilizarse mejor para el consumo directo humano, especialmente entre las naciones más pobres del mundo", concluyó Turchini.

Horiek horrela, badirudi arrantza arloko merkatua behintzat, ez dela gai bere eskaria eta eskaintza orekatzeko, eta zenbait arrain espezie desagertzeko bidean daudela.

Horiek horrela, badirudi merkatuan eragin dezaketenei bost axola zaiela arraina katuek, gizakiek ala saguek jaten duten. Etekin potoloak lortzen dituzten artean…

Horiek horrela, eta ATUNAK EDO EZPATARRAINAK KATUEN ETA GIZAKION KONPETENTZIA direlarik merkatu ezin globalizatuagoan, ubarroiei, lertxun edo gartzei, edota erlatxoriei bezalatsu, atunei eta ezpatarrainei ere “ERREGULAZIOA” ezarri beharko diegu, gure itsasoetan murgiltzen dohainik utzi diegun arren, gu guztion kontserben kaltetan antxoa eta sardinak kupida gabe irentsi eta irentsi aritzen baitira, MERKATUARI ERREPARATU GABE!!!

MARRAZO ZITALAK, ordea, ondo erregulatuta dauzka merkatuak, marrazo-hegal zopari esker, besteak beste. Laster izango dira desagertzeko zorian. Merkatua lagun.


No hay comentarios: